98. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

69E/2018 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, akatsa zuzentzen duena abenduaren 22ko 259E/2017 Ebazpenaren 18.2 oinarrian.

Akats bat atzeman da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 22an emandako 259E/2017 Ebazpenean, eta bidezkoa da hori zuzentzea. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren batik bat lanean ari direnei zuzendutako 2018ko prestakuntza programak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Akatsen zuzenketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.2 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen da.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 259E/2017 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea jarraian adierazten den bezala (ebazpen horren bidez onetsi ziren batik bat lanean ari direnei zuzendutako 2018ko prestakuntza programak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak).

18.2 oinarrian, honela dioen tokian:

“18.2–Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza ekintza ez betetzea.”

Honako hau behar du:

“18.2–Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza programa ez betetzea.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1805568