98. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATSEN ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduarena. Foru Agindu horren bidez deialdi hau egiten da 2017ko kanpainarako: eskaera bakarra, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokiena, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketak egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Foru agindu horretan akats bat atzeman delarik (2017ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan), behar den zuzenketa egiten da foru aginduaren akats zuzenketa argitaratuz:

7.3. oinarrian, IV. eranskinean, honela dioen tokian:

“b) Mendialdea: 77,39 euro/ha”.

Honako hau behar du:

“b) Mendialdea: 76,79 euro/ha”.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1805193