98. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAIA

Udal ordenantza, hilerriaren erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2018ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraian, 2018ko apirilaren 23an.–Kontzejuko burua, María Isabel Remón Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1805561