98. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 658. lurzatian.
Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batean onestea herri-lurretako 400 metro koadroren desafektazioa 2. poligonoko katastroko 658. lurzatian, bere erabilera Mairagako Mankomunitateari gero lagatzeko, garbigune bat jar dezan.

2. Onestea Zarrakazteluko 2. poligonoko herri-lurretako 658. lurzatiaren erabilera lagatzeko baldintza-agiria.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, dagozkion iragarkiak jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, bidezko jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen. Epe horretan ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, desafektazioa behin betiko onetsiko da udal tramitean.

4. Zarrakazteluko Udalak behin betiko onesten duenean, espediente osoa igortzea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin eta legea garatzen duen araudian ezarritakoarekin bat.

Zarrakaztelun, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1805566