96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

46E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariak emana, Tuterako “Barazkia Goraipatzeko Jardunaldiak eta Festak” Nafarroako Foru Komunitateko Interes Turistikoko Festa deklaratzen dituena.

Tuterako Udalak eskaera egin dio Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari Tuterako “Barazkia Goraipatzeko Jardunaldiak eta Festak” Nafarroako Foru Komunitateko Interes Turistikoko Festa deklara ditzan. Eskaerarekin batera, haien interes turistikoaren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu du.

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean festa bat interes turistikoko festa deklaratzeko prozesua arautzen da. Foru dekretuan, bestalde, festak berak ere arautzen dira, ikuspuntu turistikotik, eta “Nafarroako Interes Turistikoko Festa” izendapena sortu.

Honakoa hartuko da Nafarroako Interes Turistikoko Festatzat: Nafarroako herri-tradizioan nabarmen errotutako festa, gertakaria edo adierazpena, Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen dena, eta, bertako kulturaren berezko balioak adierazteaz gain, Nafarroako baliabide edo produktu turistiko gisa garrantzi berezia izan eta Nafarroako turismoa aupatzen laguntzen duena.

Aipatu jardunaldien bidez, Tuterako eta Erriberako barazkiak omendu eta ezagutzera eman nahi dira, eta horretarako, hainbat ekitaldi kultural, gastronomiko eta ludiko antolatzen dira, barazkiak ardatz nagusia izanik eta lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaien sektorea uztartuz, ortuzainaren munduari buruzko ezagutza eta dibulgazioa transmititzeko. Urtero ospatzen dira, apirileko azken astearen eta maiatzeko lehenbizikoaren artean.

Festa hauek 1986an hasi ziren, orduantxe antolatu baitzituen “El Volatín” Ordenak barazkiaren inguruko lehen jarduerak. Gaur egun aipatu Ordena eta Tuterako Udala arduratzen dira festen antolaketaz. Hasiera-hasieratik lortu zen Nafarroako ortuaren lehengaien kalitate bikaina zabaltzea eta, horri esker, asko dira Nafarroako Foru Komunitateko iparraldetik hegoaldera dasta daitezkeen plater tipikoak. Bestalde, jardunaldi horiei esker, Tutera erreferente bihurtu da turismo kultural eta gastronomikoaren arloan.

Espedientean aldeko txostena dago, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak egina. Bertan aditzera ematen da bete egiten direla abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluan eskatzen diren betebeharrak. Txostenean, bestetik, egindako balorazioa ematen da, festa bat Nafarroako Foru Komunitateko Interes Turistikoko Festa deklaratzeko 8. artikuluan ezarritako irizpideen araberakoa. Orobat, Nafarroako Turismo Kontseiluak emandako txostena dago, hori ere aldekoa.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tuterako “Barazkia Goraipatzeko Jardunaldiak eta Festak” Nafarroako Foru Komunitateko Interes Turistikoko Festa deklaratzea.

2. Haiek Nafarroako Interes Turistikoko Festen erregistroan inskribatzea, UFITNA21 kodearekin.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ohartaraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta interesdunek, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hura argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galaraziko aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1805121