96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, 199/2018 ebazpena, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 199/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, udal musika eskolentzako 2018ko diru-laguntzen deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 398527.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroan kokaturik dauden musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturik edo haien mende dauden entitateak, betiere 2017ko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2017-2018 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.

Bigarrena.–Xedea.

2018. urtean tokiko administrazioen eta haiei loturiko edo haien mendeko entitateen titulartasuneko musika eskoletarako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, ikastetxe horien mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskuratu daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16581/Subvenciones-a-las-Escuelas-Municipales-de-Musica-2018.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak.

Guztira 2.200.000,00 euro dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

15 egun naturalekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1806455