96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 579. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zurukuaingo Kontzejuko 21. poligonoko 579. lurzatiaren eremuko xehetasun-azterketa, María Ángeles Etxalar Martínezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan, 2018ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1805632