96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

95/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

Martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa batzuen ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

Azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuaren bidez abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretua aldatu zen, baldintzazkotasun arauak aplikatzeari eragiten diona. Hori argitaratu ondoren, aldaketak antzeman dira, animalien ongizateari dagozkion kudeaketako legezko zenbait betekizuni buruzkoak, eta foru araudian sartu behar dira.

Bestalde, T-437/14 kasuari dagokion Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sententziak zehaztu du agintari eskudunari ardi ustiategietako animalien sarrera eta irteera mugimenduak epean jakinaraztea ez dela baldintzazkotasunaren arloan aplikatu beharreko arau bat.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

1. I. eranskineko nekazaritzako zein ingurumeneko 6. baldintza egokia aldatu da, eta 24 bis) puntu bat gehitu zaio. Honela idatzita geldituko da:

“24 bis) Simaurra eta minda zabaltzea.

Simaur solidoak lurperatu egin beharko dira horiek zabaldu ondorengo 24 orduko epean, hori egitea eragozten duten aurkako baldintzak klimatikoak egon ezean. Nolanahi ere, salbuetsiak daude betebehar horretatik zuzenean ereiteko edo laborantza minimoko sistemak erabiltzen dituzten laborantzak, larre eta alor iraunkorrak, eta simaur solidoa dagoeneko ezarria dagoen laborearen lurrazalean botatzen denean.

Nekazaritza azaleretan minda ezin izanen da zabaldu plater, abaniko edo kanoien sistemen bitartez, salbu eta haren jatorriko abeltzaintza ustiategiaren Ingurumen baimen integratuak edo jarduera sailkatuaren lizentziak baimentzen badu.”

2. Aldatu egin da I. eranskineko nekazaritzako zein ingurumeneko 8. baldintza egokia, eta kendu egin da betebehar hau: 65) Ardi aziendaren ekoizleek agintari eskudunari epean eman beharko diote ustiategiko animalien sarrera eta irteera mugimenduen berri.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko apirilaren 6an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1804793