96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Antolamendu xehatuaren aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2018ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehena.–Hasiera batean onestea antolamendu xehatuaren aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan, 5/2006 Foru Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintzei dagokionez, honako alderdi hauetan:

Ezabatzea Eraikingintza-ordenantzaren 4. kapituluko 20. artikuluaren 2. paragrafoa, etxebizitzen bizigarritasun baldintzak arautzen dituena.

Barneko etxebizitzei buruzko 8. artikuluko definizioaren testua aldatzea; ez da beharrezkoa izanen Kanpoko etxebizitzei buruzkoa aldatzea, 20. artikuluaren 2. paragrafoa ezabatu ondoren hura ez baita bizigarritasunaren araudiaren kontrakoa.

Bigarrena.–Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko espediente osoa jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, aplikatzekoa den hirigintzako eta ingurumeneko araudia bete beharrez.

San Adrianen, 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1805476