96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazio xehatuak aldatzeko Udal Plan Orokorraren S-12 sektoreko
G-1, G-2 eta G-3 lurzatietan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2018ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Promociones Ega SLk sustaturiko Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako determinazio xehatuak aldatzeko Udal Plan Orokorraren S-12 sektoreko G-1, G-2 eta G-3 lurzatietan. Honako hauek ditu helburu:

–Gutxieneko azalerako lurzatia berriz definitzea, banantzeko hirigintzako egintzetan.

–Mehelinen arteko gutxieneko tartea berriz definitzea.

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezi hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Ondorio horietarako, tramitatutako administrazio espedientea interesdunen eskura jartzen da Udalaren Idazkaritzan, jendaurreko epean azter dadin jendea hartzeko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei.

San Adrianen, 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1805475