96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

“Radio San Adrián” izeneko tokiko erakunde autonomoaren desegitea eta likidazioa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea “Radio San Adrián” izeneko tokiko erakunde autonomoaren desegitea eta likidazioa.

Bigarrena.–Udal hau haren ondorengoa izanen da, izaera unibertsalez, erakunde autonomoa deseginda konplitu gabe zituen eskubide eta obligazio guztietan.

Hirugarrena.–Kobratzeko dauden eskubideak eta ordaintzeko dauden obligazioak Udalaren aurrekontuan sartuko dira.

Laugarrena.–“Radio San Adrián” delakoaren izenean diren banku-kontuak itxi eta kitatzea.

Bosgarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko beharrezkoak diren agiriak eta jasotze-akta guztiak sinatzeko.

Seigarrena.–Hartzen den erabakia jendaurrean edukitzea, gutxienez ere 30 egun balioduneko epean, iragarkiak jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, interesdunek erreklamazioak eta/edo iradokizunak egin ditzaten.

Zazpigarrena.–Osoko Bilkurak ebatzi beharko ditu aurkezten diren erreklamazioak eta iradokizunak. Aldi berean, “Radio San Adrián” erakunde autonomoaren behin betiko desegitea erabakiko du. Hala ere, erreklamaziorik aurkezten ez bada, ez da beharrezkoa izanen berriz ere erabakirik hartzea, eta horren ziurtagiria eginen du Idazkaritza Orokorrak ondorio horietarako. Alkatetzak, ebazpen bidez, behin betikoa bilakatuko du hasierako erabakia, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

San Adrianen, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1805474