96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Oizko Udalak, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Oizko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektu berria, 2017ko urriaren 10ean onetsitakoaren ordezko.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oizen, 2018ko apirilaren 24an.–Alkatea, Jaime Urroz Telletxea.

Iragarkiaren kodea: L1805466