96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Bake epaile titularraren hautaketa

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan (uztailaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan (uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udal honek Mañeruko bake epaile titularra hautatzea.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.

Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete beharko dituzte.

Interesdunek udal honetako Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dituzte eskabideak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hamabost egun balioduneko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mañerun, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1805630