96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Kale-izendegi berria. Behin betiko onespena

Udal honek, 2018ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Lapoblacion-Meanoko kale-izendegi berria.

Hasierako onespenaren ebazpena 2018ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du alegazio edo kexarik aurkeztu espedientearen aurka.

Aurrekoa kontuan harturik, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du bertaratutakoek aho batez adostuta:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Lapoblaciongo eta Meanoko zenbait kaleren izenen aldaketa; alde batetik, Kale Nagusia eta Foruen Kalea izenek ordezkatuko dute General Mola kalea, eta bestetik, eraikinen eta atarien zenbakiak berrantolatuko dira, espedientean dauden Udaleko kale-izendegi berriaren planoekin bat.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tracasa enpresari, bidezko aldaketak egin ditzan Lapoblacion-Meanoko Katastroan, bai eta Estatistikaren Institutu Nazionalari eta udal honetako Erroldaren Alorrari ere, hartan bidezko aldaketak egin ditzan; orobat, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea aldaketa honek ukitutako guztiek jakin dezaten, beren helbide berria jakinarazteko, ondorio guztietarako, egoki iruditzen zaizkien pertsona fisiko eta juridikoei, zerbitzuetako enpresei (telefonia, elektrizitatea, gasa eta abar) eta erakunde publikoei (Gizarte Segurantza, Zerga Ogasuna, Osasunbidea eta abar).

Lapoblacion–Meanon, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1805479