96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

5/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Funesen, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1805824