96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

AR-6.5 banaketa-eremua borondatez birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2018ko apirilaren 19ko Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen Funesko AR-6.5 banaketa-eremua borondatez birzatitzeko proiektua, birzatitze batzordeak sustatua. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen, baita ebazpen honen ziurtagiria Tafallako Jabetza Erregistroari bidaltzeko ere, administrazio bidean irmoa izatera ailegatzen denean. Hura inskribatzeko, birzatiketa proiektuaren ale bat ere igorriko da ziurtagiriarekin batera, behar bezala eginbidetuta, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.4 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Funesen, 2018ko apirilaren 19an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1805446