96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 941/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Ebazpen horretako gai-multzoan (93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa) akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da zuzenketa egitea:

Honako hau dioen tokian:

Nafarroako lurraldearen ezagutza.

–Nafarroako atlasa, 2017.

Turismoa: atarikoa. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea. Kultura ibilbideak. Intereseko informazioa (interes orokorreko mapa turistikoa). 122.etik 167. orrialdera (bi horiek barne).

Ingurumena: ingurumen aldetik interesa duten lekuak. 172.etik 188. orrialdera (bi horiek barne).

–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2016: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

Honako hau behar du:

Nafarroako lurraldearen ezagutza.

1. Navarra-Geografía.

Nafarroako atlasa, 2017.

Turismoa: sarrera. Nafarroan barnako ibilbideak. Donejakue Bidea. Kultura ibilbideak. Intereseko informazioa (interes orokorreko mapa turistikoa). 122.etik 167. orrialdera (bi horiek barne).

Ingurumena: ingurumen aldetik interesa duten lekuak. 172.etik 188. orrialdera (bi horiek barne).

2. Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2016: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 17an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1806537