96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2018ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2018ko urtarrilaren 1az geroztik behin betiko onetsitzat jo dira Udalaren 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 92.800,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 52.640,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 141.060,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 40.750,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 52.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 385.250,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 95.700,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako erosketa: 105.040,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 69.660,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 113.548,55 euro.

Gastuak, guztira: 383.948,55 euro.

Donamarian, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1805472