96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa.

DEKRETATU DUT:

"1. Ziraukiko Udaleko lehen alkateorde M.ª de los Ángeles Rodríguez Bricioren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2018ko maiatzaren 22tik 31ra, biak barne, Ziraukiko udal mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ziraukiko Herriko Etxeko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, eginen duen hurrengo osoko bilkuran."

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Ziraukin, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1805648