96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoarekin bat, deialdia egiten da Berbintzanako bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Kargurako hautatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateragarritasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Berbintzanan, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1805443