96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa Zirkulazioaren ordenantzan eta Terrazen ordenantzan. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zirkulazioaren ordenantza eta Terrazak paratzea arautzen duen ordenantza aldatzeko espedientea.

Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1805631