96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte hezitzaileen ordezkapenetarako lan poltsa bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte hezitzaileen ordezkapenetarako lan poltsa bat osatzea, oposizio-lehiaketaren bidez, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lan egiteko, deialdiko lanpostu honek egungo plantilla organikoa handitu gabe.

1.2. Hizkuntza eskakizuna C1 da, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoak agintzen duen bezala.

1.3. Izendatzen denaren eginkizuna Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jorratzen diren programetatik agintzen zaizkion bere lanbide gaitasunaren barne dauden funzioak betetzea izango da.

1.4. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik B mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, Mankomunitate honetako plantilla organikoan lanpostu honentzako finkatzen diren osagarriak ere bai.

1.5. Asteko lanaldia udal langileei dagokiena izanen da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du. Kontuan hartu behar da, zerbitzu honen zati bat arratsaldez eskaini beharko dela.

1.6. Lan poltsa bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

1.7. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

2. Izangaien betebeharrak.

Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Gizarte Hezkuntzaren diplomadun edo graduatuaren titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo 4/2009 Foru Legeak, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala sortzen duenak, hirugarrren xedapen iragankorrean zehazten duen bezala lanbide gaikuntza lortu izana adierazten duen ziurtagiria.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza (gaztelania eta euskara). Euskarako C1 maila egiaztatu beharko da, dagokion titulu ofiziala aurkeztuz edo horretarako azterketa gaindituz.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) B1 mailako gida baimena eta ibilgailua edukitzea.

h) Haurrentzako eta nerabeentzako babesa sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, gizarte hezitzaile lanpostuan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatu ez izatea sexu-askatasunaren eta indemnitatearen kontrako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizioaldian izan behar dira, izendatu arte.

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Irurtzunenen, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bideetatik edozein erabilita. Horretarako hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko hamabostak arte. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten ziurtatu aurretik.

Eskabideak postaz igortzen badira, interesdunak zer egun eta ordutan egiten den frogatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez (948600434) edo posta elektronikoz (ssbirurtzun@gmail.com); betiere, aurkezteko epearen egun eta orduen barrenean.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Izangaiek eskatutako tituluen egiaztagiriak, NANaren kopia konpultsatua, Euskarako C1 mailaren titulua, baldin badu, eta gida baimenaren kopia konpultsatua aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

3.4. Desgaitasuna duten izangaiek epeak eta moduak egokitzeko eskatzen ahalko dute ariketak egiterakoan, hala behar izanez gero. Kasu horietan eskabidean, bertze orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, 5 egun balioduneko epearen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzita, kasu bada, mankomunitateko lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak zuzenean onetsiko dira behin betikoak bezala.

5. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Mankomunitateko lehendakaria.

–Ordezkoa: Mankomunitateko lehendakariordea.

Mahaikidea: Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako gizarte hezitzailea.

–Ordezkoa: beste oinarrizko gizarte zerbitzu bateko gizarte hezitzailea.

Mahaikidea: Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako gizarte langile bat.

–Ordezkoa: Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako gizarte langile bat.

Mahaikide idazkaria: Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

–Ordezkoa: Mankomunitateko Udal bateko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Epaimahaia ez da eratzen ahalko, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

5.3. Deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu, proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezializate teknikoetan baizik ez dute jardungo eta horietan baino ez dira epaimahaiarekin elkarlanean ariko.

6. Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan eginen da: euskara proba lehenbiziko, lehiaketaldia gero eta oposizioaldia hondarreko, oinarri hauetan ezartzen den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batean iragartzen diren tokian, egunean eta orduan hasiko da oposizio-lehiaketa.

Ariketa bakoitza amaituta, epaimahaiak hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, eta aitzinekoan lortutako emaitzak Mankomunitatearen iragarki oholean paratuko ditu.

Epaimahaiak ariketa bat baino gehiago edo guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. Euskara maila neurtzeko proba.

Ahozkoa eta idatzizkoa izanen da. Izangaiek bi froga egin beharko dituzte eta denetara gai edo ez-gai kalifikazioa emanen da. Baztertuak geldituko dira gai kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak. Ezagutza maila C1 mailari dagokiona izango da.

8. Lehiaketaldia.

8.1. Izangaien merezimenduak baloratuko dira, ondoko baremoari jarraikiz. Lehiaketaldian gehienez ere 30 puntu lortzen ahal dira.

a) Ikasketa merezimenduak. Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, erakunde ofizialak emanak.

–Lanposturako eskatzen den titulu akademikotik aparte besteren bat izateagatik, 2 puntu/titulu.

–50 ordukoak edo luzeagoak diren prestakuntza ekintzengatik, puntu bat kurtso bakoitzeko.

Atal honetan gehienez 10 puntu eskuratu ahalko dira.

b) Lanbide merezimenduak.

1) Edozein administrazio publikotan gizarte hezitzaile lanetan, lanaldi osoan, oinarrizko gizarte zerbitzuetan aritu izanagatik: 3 puntu urteko.

2) Edozein administrazio publikotan gizarte hezitzaile lanetan, lanaldi osoan, aritu izanagatik: 2 puntu urteko.

3) Gizarte ekimeneko entitateetan gizarte hezitzaile lanetan, lanaldi osoan, aritu izanagatik: puntu 1 urteko.

Atal honetan gehienez 20 puntu eskuratu ahalko dira.

Lan esperientzia ziurtagirien bidez egiaztatuko da, bertan egindako lanaldia zehaztuko delarik, eta behin- behineko lan kontratu nahiz finkoa izanda egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Goian aipatu xehetasunak zehazten ez dituen ziurtagiria ez da baloraziorako kontuan hartuko.

Esperientzia denbora egiaztatuak urte osoak egiten ez baditu edo lanaldia ez bada osoa, dagokion proportzioa aterako da.

8.2. Lehiaketaldia amaitutakoan, Mankomunitatearen iragarki oholean izangaien zerrenda paratuko da, izangai bakoitzak lortutako puntuak adierazteko. Lehiaketaldian lortutako puntuak oposizioaldian lortutakoei gehituko zaizkie eta batura izanen da oposizio-lehiaketaren azken emaitza.

9. Oposizioaldia.

9.1. Ondoko ariketak egin beharko dira:

–Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa. II eranskinean azaltzen diren gaien inguruko galdeketa idatzia, test modukoa.

Atal honetan gehienez 20 puntu eskuratu ahalko dira. Kanpoan geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituztenak.

–Bigarren ariketa: proba praktikoa. Ariketa praktiko bat edo batzuk garatu beharko dira.

Atal honetan gehienez 50 puntu eskuratu ahalko dira. Kanpoan geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.

9.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute. Agertzen ez direnak edo beraien nortasuna ziurtatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

10. Epaimahaiaren proposamena.

10.1. Azkeneko proba buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, mankomunitateko iragarki taulan, probak gainditu dituztenen zerrenda. Zerrenda hau lortutako puntuazioaren arabera eginen da, puntuazio altuena izan duen izangaiarekin hasita, ariketa bakoitzean izan dituzten puntuazioa gehituta. Gainditzen duten personak zerrenda batean sartuko dira, lortutako puntuazioaren hurrenkaren arabera. Mankomunitateak zerrenda hori erabiliko du izan daitezkeen kontratazioetarako, Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharren arabera. Zerrenda kontratazio deialdi berri bat egin bitartean baliogarri izango da.

11. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko organo eskudunean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barrenean.

–Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bada, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.

–Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bai, Mankomunitate honetan, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Irurtzunen, 2018ko maiatzaren 10ean.–Lehendakaria, Eduardo Murugarren.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

2. ERANSKINA

Gaiak

1.–Gizarte Zerbitzuen inguruko abenduaren 14ko 15/2016 Foru Legea.

2.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

3.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa.

4.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.

5.–Nafarroako Drogomenpekotasun 2. Plana.

6.–Gizarte hezitzailearen kode deontologikoa.

7.–Eginkizunen eta eskumenen katalogoa. Gizarte hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren lanbide agiriak.

8.–Nafarroako Foru Komunitatean Babesgabeko haurren kasuetan esku-hartzeko eskuliburua.

Iragarkiaren kodea: L1806379