96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

966/2018 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 2819/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 26an emandako 3132/2017 Ebazpenaren bidez, onartuen behin-betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 654/2018 Ebazpenaren bidez, azkenik lekualdatze-lehiaketan sartu ziren 10 lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 726/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonisten lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematea. Lanpostu hauek esleitu dira:

Francisco Javier Larumbe Arricibita jaunari, 62278 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Rosa Hernández Baigorri andreari, 64453 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ana Ajona Martínez andreari, 61739 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Juan Ignacio Martínez García jaunari, 60378 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Edurne Serrat Cea andreari, 69371 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Desamparados Joyas Arocena andreari, 60794 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Lehiatzaileek 2018ko maiatzaren 14an hasi beharko dute destino berrietan. Destino berrien jabetza hartzea inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Aipatzea Francisco Javier Larumbe Arricibita jaunak borondatezko eszedentzian egonda hartu duela parte lekualdatze lehiaketan. Beraz, behin betikoa da esleipena, eta jabetza hartzeak jardunean hastea dakar berekin. Jabetza hartzea Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan egin beharko du 2018ko maiatzaren 14an.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz honako lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

–4 lanpostu huts Nafarroako Ospitalegunean: 62366, 64691, 65045 eta 64336 zenbakidunak.

–Lanpostu huts bat Lizarrako Barrutian: 63064 zenbakiduna.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1806101