96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2018 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Caparrosoko (Nafarroa) Santa Fe eliza izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzen duena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak honako hau adierazi du:

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako 358/2017 Ebazpenaren bidez, Caparrosoko (Nafarroa) Santa Fe eliza izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea ireki zen eta jendaurrean egoteko epeari hasiera eman zitzaion. Ebazpen hura 2018ko urtarrilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ezarritako epea iraganik, ez da alegazio bat ere jaso.

Horrenbestez, proposatzen da Caparrosoko (Nafarroa) Santa Fe eliza izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzea.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Caparrosoko (Nafarroa) Santa Fe eliza izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Caparrosoko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1805251