96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

213/2018 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Milagroko Virgen del Patrocinio Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari egungo berariazko izenaren ordez Nuestra Señora del Patrocinio izena ematea onesten duena.

Ikusirik Milagroko Virgen del Patrocinio Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko eskola kontseiluaren proposamena ikastetxeari Nuestra Señora del Patrocinio berariazko izena eman dakion, hori delako udalerrian oro har erabiltzen den izena eta ez gaur egun daukana, hots, Virgen del Patrocinio, hain zuzen ere Hezkuntza Departamentuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ageri dena.

Ikusirik Milagroko Udala ados dagoela eskola kontseiluaren proposamenarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera,

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Onestea, ebazpen hau ematen den egunetik aurrerako ondorioekin, Milagroko Virgen del Patrocinio Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari (ikastetxearen kodea: 31003581) egungo berariazko izenaren ordez Nuestra Señora del Patrocinio izena ematea. Hortaz, ikastetxearen izen osoa honako hau izanen da: Nuestra Señora del Patrocinio Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

2. Ebazpen hau Eskola Kontseiluari eta Milagroko Udalari jakinaraztea. Horrekin batera adieraziko zaie ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Ikasketak Antolatzeko Atalari, Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari; Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari; eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1805319