96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

212/2018 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Dantza, Dantza terapia, Perkusioa eta Ganbera Abesbatza espezialitateak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena Iruñeko Escuela de Arte y Discapacidad Musika eta Dantza Eskola Pribatuak eman ditzakeen ikasketen artean.

Ikusirik Blanca Ruiz Carrascosa andreak, Iruñeko Escuela de Arte y Discapacidad Musika eta Dantza Eskola Pribatuaren titularra den Fundación Atena entitatea ordezkatuz, aurkeztu duen eskaera dela-eta instruitutako espedientea, eskolak eman ditzakeen ikasketen eskaintza handitu dadin Dantza, Dantza terapia, Perkusioa eta Ganbera Abesbatza irakasteko.

Ikusirik, aipatu ikasketak inskribatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Dantza, Dantza terapia, Perkusioa eta Ganbera Abesbatza espezialitateak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzea Iruñeko Escuela de Arte y Discapacidad Musika eta Dantza Eskola Pribatuak eman ditzakeen ikasketen artean (ikastetxearen kodea: 31014761). Aldaketak 2018ko martxoaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.

2. Adieraztea ezen, une horretatik aurrera, eskola horrek emanen dituen irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak direla; irakasgai hauek, alegia:

1.–Musikako irakaskuntzak:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: Interpretazio musikalaren hastapenak eta Perkusioa.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: Musika diskurtsorako sormenezko hurbilketa.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: Ahots-tailerra, Tailer instrumentala eta Ganbera Abesbatza.

2–Musika eta dantzako irakaskuntzak:

–Eskaintza osagarria: (9.2 artikulua) eta (10. artikulua): Musika hastapena eta musika-terapia, Keinu-adierazpena mugimenduaren bidez, Gorputz-adierazpena eta Plastikaren eta musikaren sormena.

3.–Dantzako irakaskuntzak (10. artikulua):

–Dantza eta Dantza terapia.

3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1805316