96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

149/2018 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitatearen jabetzako ondasun higiezin batzuk enkante publikoaren bidez besterentzea onesten duena (GP 2018/047).

Ondare Zerbitzuak proposatu du Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzako lau ondasun higiezin besterentzea, egun ez baitira erabiltzen eta ez baita aurreikusten etorkizunean haiek behar izatea erabilera orokorrerako edo zerbitzu publikorako.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 37. artikuluak xedatzen du ondasun higiezinak, oro har, enkante bidez besterenduko direla, dirutan adierazitako hasierako prezio batekin eta gora eginez, eta prezio altuena eskaintzen duen lizitatzaileari adjudikatuko zaizkiola.

Ikusirik aipatu enkantea arautuko duen baldintza-agiria, eta espedientean jasota aldeko txosten juridikoa eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, eta Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz eta Nafarroako Gobernuari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea jarraian adierazten diren Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzako higiezinen besterentzea eta enkantearen hasierako prezioak:

–1. lotea: Iruñeko Karlos III.aren 36ko 2. solairuan, eskuinean, dagoen bulegoa/etxebizitza. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 912. liburukian, 448. liburuan, 31. orrian, erregistroko 22105 zenbakiarekin. Iruñeko 2. poligonoko 763. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 12. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 379,70 m²-koa da. Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 2330 zenbakiarekin.

Enkantearen hasierako prezioa 612.000,00 euroan finkatu da.

–2. lotea: Los Arcosko Antso Jakitunaren etorbideko orubea, 1-546. lurzatia. Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 1631. liburukian, 56. liburuan, 219. orrian, Los Arcosko erregistroko 4040 zenbakiko finka. Los Arcosko 1. poligonoko 546. lurzatia da. Katastroaren araberako azalera eraikia 2.269,87 m²-koa da. Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 1640 zenbakiarekin.

Enkantearen hasierako prezioa 68.170,00 euroan finkatu da.

–3. lotea: Alloko Lizarrako errepideko 5ean dagoen Bidezainen eraikin zaharra (etxebizitzak eta biltegia). Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 3559. liburukian, 99. liburuan, 62. orrian, Alloko erregistroko 9575 zenbakiko finka. Alloko 1. poligonoko 133. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1-7 hiri-unitateak). Katastroaren araberako azalera eraikia 1.101,30 m²-koa da. Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 1154 zenbakiarekin.

Enkantearen hasierako prezioa 83.300,00 euroan finkatu da.

–4. lotea: Faltzesko Iglesia plazako 2ko orubea. Tafallako 2. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 1832. liburukian, 142. liburuan, 17. orrian, Faltzesko erregistroko 2902 zenbakiko finka. Faltzesko 2-279. katastro-lurzatia da (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea). Katastroaren araberako azalera eraikia 196,88 m²-koa da. Nafarroako Foru Komunitateko ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorrean sartuta dago, 2665 zenbakiarekin.

Enkantearen hasierako prezioa 73.950,00 euroan finkatu da.

2. Aipatu higiezinak enkante publiko bidez besterentzeko prozedura hastea, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 38. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Onestea besterentzea arautuko duen baldintza-agiria, ebazpen honi eranskin gisa gehitu zaiona.

4. Lizitazioa iragartzea Nafarroako Kontratazio Atarian, gutxienez ere 15 egun balioduneko epean, egoki jotzen diren bestelako publizitate neurriak hartzea galarazi gabe.

5. Kontratazio mahaiko kide izendatzea honako hauek:

Mahaiburua: Marta Echavarren Zozaya andrea, Ondare Zerbitzuko zuzendaria. Ordezkoa: María Iparraguirre Picabea, Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko burua.

Mahaikide teknikaria: Santiago Alemán Carrica, Inbentario Orokorraren Bulegoko burua. Ordezkoa: Susana Montilla Larriqueta, Administrazio Laguntzako Bulegoko burua.

Mahaikide kontu-hartzailea: Luis Ceras Arrese, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-hartzaile delegatua. Ordezkoa: María Pilar Valencia Esparza, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-hartzaile delegatua.

Mahaikide juridikoa eta idazkaria: Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza. Ordezkoa: Oscar Esparza Azanza. Biak ala biak Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko APTak (arlo juridikoa).

6. 1. eta 3. loteak besterentzearen ondoriozko zenbatekoa 2018ko diru-sarreren aurrekontuko “Higiezinen salmenta” 111002-11300-6100-000000 partidan sartuko da.

7. 2. eta 4. loteak besterentzearen ondoriozko zenbatekoa 2018ko diru-sarreren aurrekontuko “Lursailen salmenta” 111002-11300-6000-000000 partidan sartuko da.

8. Ebazpen hau igortzea Ondare Zerbitzuari (Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala, Inbentario Orokorraren Bulegoa, Administrazio Laguntzako Bulegoa eta Ekonomia Aferetarako Bulegoa), Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari eta kontratazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 39/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuaren arabera. Halaber, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1806368