96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Etxarriko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 7/2018 Ebazpenaren bidez, Etxarriko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2018ko martxoaren 19an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Etxarriko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2018ko martxoaren 19ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Etxarriko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1805392