96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

30/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, hizkuntzak hezkuntza arlo guztietan jakitearen garrantziaz oharturik, Europako erakundeek hizkuntzen politikaren arloan emandako gomendioei jarraikiz eta indarra duen legeriarekin bat, bere helburu nagusien artean du hezkuntza etapetan hizkuntzak ikas daitezela sustatzea.

Europako Kontseiluak 2001ean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen (ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa), eta asko erabiltzen ari da hizkuntzen curriculum berriak garatzeko eta hiztunen hizkuntza-gaitasun mailak zehazteko.

Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak (zeinaren bidez oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatu ziren ziurtagirien ondorioetarako), maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturiko araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen du B1 erdiko mailaren, B2 erdiko mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren mailetarako.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 25ean emandako 55/2016 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak programa eleaniztunetan ingeleseko ikasketak emateko beharrezkoak diren hizkuntza betebeharrak ezartzen ditu.

Otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduak hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen ditu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

Hezkuntzako kontseilariak irailaren 28an emandako 184/2011 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatu zen. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan).

Foru agindu honen bidez, atzerriko hizkuntza jakin batzuen jakite maila bermatzen duten titulazioen eta ziurtagirien aintzatespena eguneratzen da, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Ziurtagiriek erakunde ziurtatzailearen jatorrizko herrialdeko hizkuntza ofizialaren maila ziurtatuko dute eta nazioartean hizkuntzaren jakite maila ebaluatzen eta egiaztatzen adituak diren elkarte profesionalen babesa izanen dute. Hala, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumenen eremuan, berdintasuna bermatzen ahalko da interesdunen ezagutza baloratzean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatzea alemana, frantsesa, ingelesa eta italiera hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak eguneratzeko. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

2. Hezkuntza Departamentuak aintzat har ditzake foru agindu honen eranskinean agertzen ez diren beste titulazio eta ziurtagiri batzuk, baita Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailekin duten egokitasuna ere.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentura.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 10ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

ERANSKINA

Alemanaren, frantsesaren, ingelesaren eta italieraren jakite maila egiaztatzen duten titulazio eta ziurtagiriak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak bere eskumenen eremuan aitortzearen eta baloratzearen ondorioetarako, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin dituzten baliokidetasunak.

Alemana.

ENTITATEA

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

C2 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

Goethe Institut

TestDaf-Institut

ZD ziurtagiria (Zertifikat Deutsch)

Goethe-Zertifikat B2

Goethe-Zertifikat C1

Zentrale Oberstufenprüfung ZOP

ZDJ ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für Jugendliche)

–ZDfB ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für den Beruf)

–TestDaF 5. maila (Test Deutsch als Fremdsprache)

–PWD ziurtagiria (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International)

–C1 Oberstufe Deutsch (OD)

–TestDaF 4. maila (Test Deutsch als Fremdsprache)

–GOETHE-Zertifikat C2 (GZ C2)

–Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS)

–TestDaF 3. maila (Test Deutsch als Fremdsprache)

ÖSD ziurtagiria (Österreichisches Sprachdiplom Deutsch)

ÖSD Zertifikat Deutsch B1

–ÖSD Zertifikat B2

–Mittelstufe Deutsch (MD)

ÖSD Zertifikat C1

–Wirtschaftssprache Deutsch C2 (WD)

–ÖSD Zertifikat C2

–ÖSD Zertifikat C2 Wirtschaftsdeutsch

Frantsesa.

ENTITATEA

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

C2 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

Alliance Française eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa

Diplôme d’Etudes en Langue Française (DELF B1)

Diplôme d’Etudes en Langue Française (DELF B2)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2)

CEFP2 ziurtagiria

Diplôme de Langue Française (DL)

Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS)

Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF)

* Test de connaissance de Français (TCF) B1

* Test de connaissance de Français (TCF) B2

* Test de connaissance de Français (TCF) C1

* Test de connaissance de Français (TCF) C2

Chambre de Commerce et d’industrie de Paris

* Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (361-540)

* Test d’Evaluation de Français (TEF) B2 (541-698)

* Test d’Evaluation de Français (TEF) C1 (699-833)

* Test d’Evaluation de Français (TEF) C2 (834-900)

* Aurkeztutako ziurtagiriek, gutxienez ere, maila bakoitzaren ahozko eta idatzizko adierazpena (ebaluatua eta kalifikatua) jasoko dute. Ez da nahikoa izanen bertaratze agiri bat edo aprobetxamenduari buruzkoa.

Ingelesa.

ENTITATEA

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

C2 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

Cambridge English Language Assessment

PET ziurtagiria (Preliminary English Test), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua

FCE ziurtagiria (First Certificate in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua

CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua

CPE ziurtagiria (Certificate of Proficiency in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua

IELTS (International English Language Testing System)

IELTS 4-5 ziurtagiria

IELTS 5.5-6.5 ziurtagiria

IELTS 7-8 ziurtagiria

IELTS 8.5-9 ziurtagiria

ETS (Educational Testing System)

Capman

* TOEFL iBT 57-86 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test)

* TOEFL iBT 87-109 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test)

TOEFL PBT (Paper Based Test)

–TOEFL iBT 110-120 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test)

* TOEFL iBT +120 (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test)

* TOEIC B1 (Test of English for International Communication)Four skills:550-780/ Wr:120-140/ Sp:120-150

* TOEIC B2 (Test of English for International Communication)Four skills:785-940/ Wr:150-190/ Sp:160-190

* TOEIC C1 (Test of English for International Communication)Four skills:945-990/ Wr:190-200/ Sp:190-200

Trinity College London

ISE I (Integrated Skills in English)

ISE II (Integrated Skills in English)

ISE III (Integrated Skills in English)

ISE IV

Trinity Grades 7, 8, 9

Trinity Grades 10, 11

Trinity Grades 12

Oxford University

Oxford Test of English (OTE)

Intermediate Level B1

Oxford Test of English (OTE)

Upper intermediate Level B2

British Council

APTIS B1

APTIS B2

APTIS C1

APTIS C2

Language Cert International ESOL: Listening, Reading, Writing, Speaking

Achiever B1

Communicator B2

Expert C1

Mastery C2

Pearson

Pearson Test of English PTE General Level 2

Pearson Test of English PTE General Level 3

Pearson Test of English PTE General Level 4

Pearson Test of English PTE General Level 5

* Aurkeztutako ziurtagiriek, gutxienez ere, maila bakoitzaren ahozko eta idatzizko adierazpena (ebaluatua eta kalifikatua) jasoko dute. Ez da nahikoa izanen bertaratze agiri bat edo aprobetxamenduari buruzkoa.

Italiera.

ENTITATEA

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa)

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa)

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

C2 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua

Università per Stranieri di Perugia

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 2 (CELI 2)

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 3 (CELI 3)

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 4 (CELI 4)

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 5 (CELI 5)

Università per Stranieri di Siena

Certificazione di Italiano come Lingua Straniera, CILS B1

Certificazione di Italiano come Lingua Straniera, CILS B2

Certificazione di Italiano come Lingua Straniera, CILS C1

Certificazione di Italiano come Lingua Straniera, CILS C2

Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri

PLIDA B1

PLIDA B2

PLIDA C1

PLIDA C2

Università degli Studi di Roma Tre

B1-cert.it

B2-cert.it

-

C2-cert.it

Iragarkiaren kodea: F1804956