1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1552/2018 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez dei egiten zaio David Martínez Ruiz jaunari Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdiaren 7. oinarrian aurreikusitako aurkezpen ekitaldirako.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.
David Martínez Ruiz jaunak aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa baietsi denez, eta deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da aurkezpen ekitaldirako deia egitea interesdunari, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aurkezpen ekitaldirako deia egitea David Martínez Ruiz jaunari. Ekitaldia 2018ko maiatzaren 21ean eginen da, 16:00etan, Hezkuntza Departamentuko Aldapa aretoan (San Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).
Izangaia ez bada aurkezpen ekitaldira agertzen, hautapen prozeduratik baztertuko da. Ez da zilegi izanen bere ordez beste pertsonaren bat agertzea.
2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan (San Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 14an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1806365