95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

4/2018 prozedura

Nik, Ana Maria Hernandez Tejedorrek, Donostiako Lan Arloko 5 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Lan-arlokoa-arrunta 4/2018-6 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Construcciones Salas Manuriz S.L.Uri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2018/04/25ean emandako Dekretua. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

–Construcciones Salas Manuriz S.L.U ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2018/09/26an 10:50ean, epaitegi honetako 2. judizio-aretoan, beheko solairuan.

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Construcciones Salas Manuriz S.L.U (IFK: B31619992) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Donostian, bi mila eta hemezortziko apirilaren hogeita bostean.–Justizia Administrazioaren Letradua, Ana Maria Hernandez Tejedor.

Iragarkiaren kodea: J1806026