2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Hitzarmena, Zurukuaingo ZUR 10 unitateko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko. Behin betiko onespena
2018ko apirilaren 20ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen hitzarmena, Deierriko Udalaren eta Zurukuaingo ZUR 10 unitateko sustatzaileen artekoa, hain zuzen ere unitateko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.
Aritzalan (Deierrin), 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1805511