2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialeko C.7 lurzatian. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Egaperfil SLk sustatutako xehetasun-azterketa, kendu ahal izateko estalkiaren egitura hasi arteko 6,5 metroko gutxieneko altueraren baldintza San Miguel industrialdeko Plan Partzialeko C.7 lurzatian.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Nagusian.
Villatuertan, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
ERANSKINA
Aldatu diren hirigintza arauak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1805726