2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Zeremonia zibilak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2018ko apirilaren 19an egin bilkura arruntean, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:
1.–Hasiera batean onestea Zeremonia zibilak arautzen dituen udal ordenantza.
2.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.
3.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2018ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L1805407