2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Akats zuzenketa, 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi zutenentzako laguntzen deialdiaren laburpenean
2018ko maiatzaren 7an argitaratu zen, 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi zutenentzako laguntzen deialdiaren laburpena (DDBN 395453 identifikazioa). Bada, akats bat antzeman da aurkezteko epean.
Deialdi honetan, aurkezteko epearen testu zuzendua honako hau da:
e) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2018ko maiatzaren 9an.–Jarduneko alkatea, Cristina Arconada Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1806238