2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an, aurrekontuan 2/2018 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu-gehigarriak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 1601 12009 | Guarden ordainsariak | 1.400,00 |
1 2110 16000 | Enplegatuen gizarte aseguruak | 1.000,00 |
1 9200 12009 | Idazkariaren ordainsariak | 800,00 |
1 9200 13100 | Administrari laguntzailea | 4.000,00 |
Kreditu-gehigarriak, guztira | 7.200,00 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 820 | Diruzaintzako gerakina | -7.200,00 |
Finantzabideak, guztira | -7.200,00 |
Melidan, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1805510