95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

168E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Teresa Sarobe Carricas andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.

Osasuneko kontseilariak irailaren 8an emandako 89/2014 Foru Aginduaren bidez, María Teresa Sarobe Carricas andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura arautu zen Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 10eko 3E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua bete zedin merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 28ko 578E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak burutzarako hautagai bat bitarte baterako izendatzea proposatu du, deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu baitu.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da María Teresa Sarobe Carricas andrea bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Sarobe Carricas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1805636