2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2. poligonoko 576. lurzatiko xehetasun-azterketa (Erriberriko Merindadea kalea, 13-15-17). Behin betiko onespena
Garinoaingo Udalak, 2018ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa 2. poligonoko 576. lurzatian, Garinoaingo Erriberriko Merindadea kaleko 13-15-17 zenbakietan, lurzatiaren eraikuntza-bolumena berrantolatzeko, beheko solairua iparraldeko mugatik metro bat mugi dadin, indarreko planeamenduan zehazten den gehieneko okupazioko eremutik aldenduz, aldentzeko baimentzen den 2 metroko tartea barne, lurzatiaren aprobetxamendua handitzea proposatu gabe. Amaia Intxusta Irisarri eta Asier Ormazal Ezcurra dira sustatzaileak, eta Juan Ignacio Urquía Lus arkitektoak idatzi zuen proiektua (ez ikus-onetsia) 2018ko urtarrilaren 19an. Espediente zenbakia: ED-2018-1.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat.
Garinoainen, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 576. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1805917