2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian
Florencio eta María Carmen Castro Belíok gora jotzeko 18-497 errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Cortesko Udaleko Alkatetzaren 2018ko otsailaren 2ko ebazpenen bidez onetsitako bi likidazioren aurka, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren gainean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Cortesen, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1805512