2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Borondatezko birzatiketa proiektua jarduera ekonomikoetako poligonoan, I.1.1 eta 1.2 exekuzio unitateetan
Alkatetzaren 2018ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen borondatezko birzatiketa proiektua jarduera ekonomietako poligonoan, I.1.1 eta 1.2 exekuzio unitateetan, José M.ª Ayerdik eskatuta, jabea den Navarra de Suelo y Vivienda SAren izenean eta hura ordezkatuz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.
Caparroson, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1805589