95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea (2018ko lehen seihilekoa)

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2018ko ekainaren 7an bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioaren lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren web-orriaren bidez, 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2018ko ekainaren 7an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2018ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1806177