2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Frontoiko obrak egiteko proiektuaren gastuetarako 2018ko aurrekontuan kredituaren transferentzia espedientea (18/1). Hasiera bateko onespena
2018ko apirilaren 11ko Osoko Bilkurak egindako bileran ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:
1) 2018ko apirilaren 3an Kontu-hartzaileak egindako txostenean agertzen den kredituaren transferentzia, lehen aipatu dena, hasiera batez onestea (18/1 espedientea).
2) Aipatu espedientea (18/1), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal Iragarki Taulan aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.
3) Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onestetzat hartuko dela ohartaraztea.
Beran, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1806342