2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
HAPOko aldaketa puntual xehatua UC-14 unitatean
(Gaztainondo plaza). Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo HAPOko aldaketa puntual xehatua UC-14 unitatean (Gaztainondo plaza), Cooperativa de Viviendas Iruñaldek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 75.3 eta 72.1a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal honetako Hirigintzako Alorrean azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Barañainen, 2018ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1805820