2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2018 espedientea. Kreditu-gehigarriak gaitzen dira, zenbait gasturi aurre egiteko.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.
Barañainen, 2018ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1805591