2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak
Barañaingo Udalak, 2018ko apirilaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea lurren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako; honako hauek izango dira:
URTEAK | KOEFIZIENTEAK | KARGA-TASAK |
Urtebetetik behera | 0,02 | %25 |
1 | 0,02 | %25 |
2 | 0,03 | %25 |
3 | 0,04 | %25 |
4 | 0,05 | %25 |
5 | 0,06 | %25 |
6 | 0,06 | %25 |
7 | 0,06 | %25 |
8 | 0,06 | %25 |
9 | 0,06 | %25 |
10 | 0,06 | %25 |
11 | 0,06 | %25 |
12 | 0,06 | %25 |
13 | 0,06 | %25 |
14 | 0,06 | %25 |
15 | 0,06 | %25 |
16 | 0,21 | %25 |
17 | 0,24 | %25 |
18 | 0,25 | %25 |
19 | 0,27 | %25 |
20 edo hortik gora | 0,28 | %25 |
Koefiziente eta tasa horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, onespen horren aurka honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2018ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1805590