2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2018ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzan (2011ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 18koa).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Andosillan, 2018ko apirilaren 26an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1805574