2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Eskolazain lanpostuaren esleipena
Alberto Ilundain Avellaneda, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.
2018ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdia, Noaingo San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan eskolazain izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.
2018ko otsailaren 2an aurkeztu zen Juan Ramón Sánchez Rodríguez, eta ez da beste izangairik izan.
Ikusirik espedientean dauden kalifikazioak, eta lekualdatze lehiaketaren deialdiaren 10. artikuluarekin bat.
EBATZI DUT:
1. Noain Elortzibarko Udaleko plantilla organikoaren 2.37 lanpostua (“ikastetxeko eskolazaina”) Juan Ramón Sánchez Rodríguezi esleitzea.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Juan Ramón Sánchez Rodríguezi, Noaingo San Miguel ikastetxe publikoari eta udaleko osoko bilkurari.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Esleipena jakinarazi eta 10 egun naturalean jabetu beharko du lanpostuaz.
Noain Elortzibarren, 2018ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1805570