95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70/2018 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zehazten duena Nafarroako Babes Eremuetan kokatutako goi tentsioko zer linea elektrikok ez dituzten betetzen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuak jasotako agindu teknikoak, zeinaren bidez ezarri baitziren hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak.

2008ko irailaren 13an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1150/2013 Ebazpenaren bidez, hegaztien espezie mehatxatuak ugaldu, elikatu, hedatu eta elkartzeko lehentasunezko eremuak mugatu ziren eta babes eremuak argitaratzea xedatu zen, hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezarri zituen abuztuaren 29ko 1432/08 Errege Dekretua Nafarroan aplikatzearen ondorioetarako.

Aipatu Errege Dekretuaren 5.2 artikuluarekin bat etorriz, autonomia erkidego bakoitzeko organo eskudunak zehaztuko du, ebazpen arrazoitua emanez, babes guneetan dauden zer linea elektrikok ez dituzten betetzen, errege dekretu horren 3.2 artikuluan aipatzen direnen artetik, arau horren 6. eta 7. artikuluetan eta eranskinean ezarritako agindu teknikoak.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak inbentarioa egin du Nafarroako hegaztien babeserako guneetan kokatutako linea elektrikoekin, eta aztertu du ea betetzen dituzten abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan jasotako agindu teknikoak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea ezaugarri hauek dituzten Nafarroako goi tentsioko linea elektrikoen inbentarioa, ebazpen honen eranskinean jaso dena: abenduaren 31ko 1150/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako babes guneetan egonik, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan eta eranskinean zehaztutako agindu teknikoak betetzen ez dituztenak.

2. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak aukera izanen du, ebazpena emanez, inbentarioa eguneratzeko.

3. Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan aipatzen diren goi tentsioko aireko linea elektrikoen titularrek, zeinak inbentarioan jaso baitira, dagokion egokitzapen proiektua aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari urte bateko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

4. Ebazpen hau jakinaraztea aipatu errege dekretuko aginduak betetzen ez dituzten linea elektrikoen titularrei. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz eginen da banakako jakinarazpena baldin eta titularra ezezaguna bada edo jakinarazpena egiteko helbiderik izan ezean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

7. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioaren eta Natur ingurunearen Zuzendaritza Nagusiari eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari.

Iruñean, 2018ko martxoaren 8an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Babes eremuetan dauden eta abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan ezarritako agindu teknikoak betetzen ez dituzten goi tentsioko aireko linea elektrikoen inbentarioa

Hegaztiak elektrokutatzeko arriskua 1etik 5era baloratu da; 1a ia arriskurik eza da, eta 5a, berriz, arrisku handia. Bestalde, lineak lau zerrendatan multzokatu dira, irizpide hauek kontuan hartuta:

1. zerrenda: HBBetan (hegaztien babesgune berezietan) eta KBEetan (kontserbazio bereziko eremuetan) kokatutako lineak.

2. zerrenda: babes guneetan kokatutako lineak, baina ez HBBetan ez KBEetan.

3. zerrenda: egiaztatutako hilkortasuna duten lineak (aurreko zerrendetan ez daudenak).

4. zerrenda: abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua argitaratu aurretik zuzendutako lineak, hartan ezarritako aginduak betetzen ez dituztenak, baina bai, ordea, apirilaren 4ko 129/1991 Foru Dekretuko baldintzak, zeinaren bidez ezarri baitziren hegaztiak babesteko instalazio elektrikoetarako arau teknikoak.

Deskargatu 1etik 4ra arteko zerrendak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1804622