95. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

665/2018 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Unión General de Trabajadores sindikatuko zerbitzu publikoen federazioak jarritako 52/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

Unión General de Trabajadores sindikatuko zerbitzu publikoen federazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuaren aurka Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38.1 artikuluarekin bat, auzitegi horri jakinarazten zaio ezagun dela jarrita dagoela 508/2017 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horregatik, litekeena dela aipatu Lege Prozesalaren III. tituluko III. kapituluan prozesuak metatzeko aurreikusten diren baldintzak betetzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Unión General de Trabajadores sindikatuko zerbitzu publikoen federazioak jarritako 52/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Unión General de Trabajadores sindikatuko zerbitzu publikoen federazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1804713