1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Diziplina prebentiboa: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdien aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 12an emandako 352/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa), deialdia onetsi zen hautapen-proben bidez Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Diziplina prebentiboa: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko: bat, prestakuntzarako, zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontrataziorako. Bada, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Carlos Arriazu Antón jaunak, Jesús Javier Elizalde Esteban jaunak (UGT-Navarrako Zerbitzu Publikoetako Langileen Federazioko Sektore Autonomikoko idazkariak) eta Begoña De Frutos Álvarez andreak (Nafarroako Administrazio Publikoetako Sindicato de Personal Administrativo erakundea, hots, SPA, ordezkatuz).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1806147